Hasiera

Musikaldia, EHMEak xede argi batekin sortu zuen: bazkide diren Musika Eskolen ikasle eta irakasleen arteko topaketak ahalbidetzea eta musika, dantza eta euskal kulturaren alde egiten duten lana gizarteari erakustea.

1997. urtean, Pasaian lehenengo Musikaldia egin zenetik, mota eta estilo musikal guztietako milaka ikaslek hartu dute parte Euskadi Musika Eskolen jaialdi honetan.

Mapa

Lagundu nahi diguzu? Izena eman!

2017ko maiatzaren 20an etorriko diren ikasleei harrera emateko jendea behar dugu. Hainbat gauzetarako beharko dugu laguntza egun horretan: eszenatokiez arduratu, kontzertuen tokia eta ordutegiaren informazioa eman, instrumentu eta motxilen konsignak antolatu… Hau da, Musikaldia 2017 Bilbon festa bat izaten lagunduko duten pertsonak.

Haietariko bat izan nahi baduzu, eman ezazu izena ondorengo formularioan: